XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eta emakumeak handik zanbuluka zebiltzan mozkorturik eta barrezka, eztia eta esnea bezala jariatzen ziren janaria eta edaria.

Inguruko herrietako jendeak ahoa uzkurturik so egiten zion fenomeno honi, betilun irazkinduz:

- Egunen batean Sodoma eta Gomorra bezala denak suntsituak izango dira.

Lifek garagardozaleek bezala berezko hizkuntza zuen.

Bere lagunek patioan jaten zituzten okel, arraultze, gibel, giltzurrun eta arroz kopuru eskergaz beren harridura adierazi ziotenean janari hauek gainera noizbehinkako luxuak ziren, eta inoiz ez zuten uste izan erosterik izango zituztenik ozartasunez eta supituki erantzun zuen Lifek:

- Horrenbeste diru zuzentzen ohitua nago.

Haiek ez zioten sinetsi, zintzoegiak ziren hain oinarri hauskorreko zortean sinesteko, eta edozein halabehar kitatzeko saialdi bat bezala, zeina edonoiz etor lekiokeen, sarritan beraien oilaskoak eramaten zituzten, eskasak, eguneko janari errondarako opari legez.

Hilabete batzu beranduago gogoratuko zuten Lifen filosofietako bat, zera zen: Nire lema da: azkar bizi, gazte hil, eta zure hilotzak itxura ona izan dezala.

Guzti hau, gizartearen tabu guztiak puskatu zituen emakumearen berezko poz aske batez esaten zuen.

Lifen iritsiera eta hilabete gutxi batzu beranduxeago, taberna zuen lehenengo hotela ireki zuten.

Hasiera batean emakume guztiek ekidin zuten, garagardozaleak barne, iruditzen zitzaien ez zirela hain baxu erori (tabernaren ideia beraien gorputzak saltzearekin lotzen zuten).

Lifen ihardueraren gogoko esparru bihurtu zen taberna, honek hurrengo egunerako ziten ordu-hartzearen lana errezten zuen.

Gizonetariko inork ez zuen bere jokabidea eztabaidatu ez eta nola utzi zuten halako egoera ez naturalera iristen.

Nahi zuten sexu guztia eduki zezaketen dohain herrian, eta lehenengo aldiz horregatik ordaintzeak liluratu egiten zituela zirudien.

Berehala iritsi ziren Lifekin hizkuntza takigrafikoan komunikatzera:

- Noiz?